Gipuzkoako erroten eguna dela-eta, Basaldeko errotara eta indar etxera irteera egingo dute, Landatxope jubilatuen elkarteak antolatuta. Joxe Mari Iturbek emango ditu azalpenak. 09:00etan izango da irteera herriko plazatik.
San Martzial bira egingo dute Bergaran. 09:40ean hartuko dute autobusa, Kontzeziñon.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk antolatutako Adin Adin ekimenaren baitan, bertsotan arituko dira gaur Maider Arregi eta Anjel Mari Peñagarikano.
Lorabarri astearen barruan, hilerokoari buruzko saioa egingo dute maiatzaren 11n. Parte hartzaile bakoitzak konpresa bat lortuko du. Plaza mugatuak: deitu 688 69 57 63. 10 euro.
Loramendi elkarteak antolatutako literatura lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dute.
Nere Erkiaga Hil Arte Bizi egitasmoko kidea, Beñardo Kortabarria Antzuolako alkatea, eta Maria Eugenia Irazabal, Pilar Etxaniz, Elixabet Pueyo eta Josune Jimenez izango dira hizlariak, eurak baitira bultzatzaileak. Prozesuaren aurkezpena egingo dute.
'Hostoz hosto erantzi' erakustetak, euskarazko bisita gidatua antolatu du. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena. Adina: +18.
Albina Stardust eta Divina Komedia bikote arrasatearrarekin. Sarrerak, zortzi euro.
Gonbidatua: Eneko Barberena. Kulturateko Areto Nagusian.
'Hostoz hosto erantzi' erakustetak, gaztelaniazko bisita gidatua antolatu du. Parte hartzeko aurrez eman behar da izena. Adina: +18.
Traste zaharrak batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.
Argazkietatik bideoak sortzen tailerra egingo dute erretiratuek, eguaztenean eta eguenean. Gazteleraz izango da.
Bergarako Ipintza institutuak mende erdi bete du, eta 50 urtez lanean, denok batera aurrera bidean leloa oinarri, hainbat ekintza egiten dabiltza. Maiatzaren 20an egingo dute Ipintza Eguna. Aste bukaeran mende erdiko ibilbidea jasotzen duen erakusketa izango da ikusgai Elgetan.