Maiatzeko lehenenego domekan ospatuko da Atxorrotx mendiko eguna. 09:00 Diana txistulariekin 11:00 Meza, Atxorrotxen. 18:00 Erromeria Gauargi taldearekin, plazan. Goizean taberna egongo da Atxorrotxen.
San Migel Txiki jaien barruan, gaur: 09:00etan, goiz ereserkia Aita Madina txistulari taldeko kideekin 12:00etan, luntxa auzoko emakumeendako 12:30ean, Txalainaak taldearen kontzertua Maiatzak 1 plazan 14:30ean, auzo bazkaria San Anton plazan 16:30ean, mus txapelketa Ikatz tabernan 18:00etan, Oñatz dantza taldekoen dantzari gaztetxoen ikuskizuna San Anton plazan 18:30ean, txorimaloak eta erraldoiak trikitikalariekin batera 19:30ean, Keia taldearen kontzertua San Anton plazan Ostean, afari-merienda kalean dabiltzan denendako 00:00etan, zozketa eta etxafuego jaurtiketa jaiei bukaera emateko
Maiatzaren 7rako antolatu dute. Irteera itsasontzia, bazkaria, eta paseoa Zumaian. Prezioa da 35 euro. Izen-ematea zabalik da apirilaren 27ra arte edozein herritako mintzalagun dinamikako arduradunarekin harremanetan jarrita.
Hamaika kilometroko ibilaldia. Izena emateko: Arrasate.eus edo 943-25 20 00.
Aizkorri-Arantz Parke Naturalean barneratuko gaituen etapa menditsu honi Leintz-Gatzagako herrian emango diogu hasiera. Gatz Museotik pasatu ondoren, Dorletako santutegiraino igoko gara, baina aldatsa ez da hor bukatuko, Makatzagain aldera inguratu arte, pagadi artean gora egin beharra dago eta. Handik Leizargarateko lepora helduk eta Deguriako zabalguneraino jarraituko dugu. Andarto mendiaren azpitik igaro eta Ugastegira iristean, Oñatiko Araotz auzoraino jaitsiko gara. Oharra: Ibilbidea Arriktutzeko aparkalekuraino luzatuko da (2km) autobus zerbitzua erabiliz abiapuntura buelta egin ahal izateko(Oñatiko herribusa eta www.pesa.net) Eguna: 07/05/2023 Ordua: 09:00 Elkartze gunea: Leintz-Gatzagako Herriko Plaza Telefonoa: 943796463 Emaila: puntaikpunta@debagoiena.eus Derrigorrezkoa aurrez izena ematea: HEMEN
10:30ean, ibilaldi neurtua 12:00etan, odoloste eta txorizo pintxoak 12:15ean, kontzertua 13:30ean, sari banaketa
Irukurutzeta Eguna ospatuko dute. 11:15ean salda eta txorizoa banatuko diete bertaratutako guztiei tontorrean –eguraldi txarra eginez gero bertan behera utziko dute salda eta txorizo banaketa–.
Jose Miguel Laskurainek idatzitako obra taularatuko dute musika eskolako ikasleek. Bi emanaldi: 12:00etan eta 13:00etan.
Etxerako bidean oztoporik ez leloarekin eta euskal presoei lege arruntak aplikatzea eskatzeko kalejira deitu du Sarek. Portasolgo autobus geltokitik abiatu eta Herriko Plazan bukatuko da.
Batetik Bestera hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dugu txorien migrazioen bidez. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz. Elena Olivieriren gidaritzapean, 50 minutuko iraupena duen antzerkia da. Hiru euro ordaindu beharko dira.
'Super Mario Bros' haurrentzako film animatua. Iraupena: 92 min. Prezioa: 4 euro.
Estibaliz Urresola gasteiztarrak zuzendutako eta hainbat sari jaso dituen 20.000 especies de abejas filma Arrasaten. Generoa: drama. Iraupena: 127 min. Sarrera: 5 euro.
Aequus Ensenble Udaberriko XIX. Musikaldiaren baitan.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.