Arrasateko herrigunea atzean utzi, San Andres auzorantz abiatu, autopista azpitik pasatu eta aldapari helduko diogu, Bedoñara iritsi arte. Handik beherantz, Larrino auzotik igaro eta gero, erraz ailegatuko gara Urkuluko urtegira. Jarraian, Aretxabaletako Areantza auzoa Mendiolarekin lotuko dugu eta auzo-bideetatik ia Eskoriatzako kaleraino hurbilduko gara. Azkenik, aldapan gora Atxorrotzeko tontor ermitaduna harrapatu ondoren, goitik behera Leintz-Gatzagako hiribildu historikoraino joko dugu etapa amaitzeko. INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA Eguna: 01/05/2023 Ordua: 09:00 Elkartze gunea: Arrasateko Herriko Plaza Eman izena!
Izenak emateko: arrikrutz@onati.eusedo 943-08 20 00. Hemezortzi urtetik gorakoendako
Eguneko hitzorduak: 11:00etan, puzgarriak Hiruki plazan. 12:00etan, Arrasateko erraldoien eta gaiteroen kalejira. 14:00etan, gure nagusien bazkaria eta dantzaldia. 17:00etan, Kiki eta Koko pailazoak, Gudarien plazan. 19:30ean, Talega-ren omenezko kontzertua, errebuelta kalean: El Bille.
Olabarrieta auzoko jaiak dira asteburuan. Gaurko egitaraua, hauxe: 11:00etan: meza nagusia Ostean, pelota txapelketako finalak 12:00etan: luntxa eta dantzak 16:00etan: mus txapelketa Jaiei amaiera emateko: txartelen zozketa eta etxafuego jaurtiketa
Oñatiko Unibertsitatea eta San Migel Parrokia bisitatuko dituzte. Izenak emateko: turismo@onati.eus edo 943-78 34 53.
'El imperio de la luz' filma (Erresuma Batua, 2022). Zuzendaria: Sam Mendes. Iraupena: 119 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena