Debagoiena ezagutzeko etapa hau Bergaran hasten da.Herrigunea zeharkatu orduko, aldapan gora Goiauzora joko dugu. Handik, Angiozarko Partaitia auzuneko baserrietatik pasatu eta Elgetako Asentzio ermitara helduko gara. Intxorta mendiaren azpitik igaro ondoren, Bizkaia eta Gipuzkoa muga-lerrotik Kanpanzargo mendateraino eramango gaitu bideak. Aurrerantz jarraituz, Udalaitz mendi ederraren magaletik Udala auzora iritsiko gara, goitik behera Arrasate herrira jaisteko. INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZENA EMATEKO Eguna: 30/04/2023 Ordua: 09:00 Elkartze gunea: Bergarako Herriko Plaza Eman izena!
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak urteko kuota kobratuko du. Zuzendaritzako kideak Ozkarbi elkartean izango dira 11:00etatik 13:00etara ordainketak jasotzeko.
Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta irteera egingo dute maiatzaren 10ean. Ibilbidea: Elgeta-Ordizia-Donostia-Aginaga-Zarautz-Elgeta. Prezioa da 30 euro. Interesatuek Ozkarbi elkartean izango dute izena emateko aukera, hilaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara.
Eguneko hitzorduak: 11:00etan, puzgarriak Hiruki plazan. 12:00etan, txalaparta erakustaldia eta tailerra, Ttakun Elkartearen eskutik Gudari plazan. 12:00etan, poteo herrikoia Dirty Durum Brass Band-ekin. 12:00etan, Figueras omenaldiaren kontzertua, Equs tabernan. 13:00etan, patata tortila txapelketa Gudarien plazan. 16:00etan, mus txapelketa, Tantaka tabernan. 18:00etan, Furgonologo, bus geltokian. 19:30ean, Figueras omenaldiaren kontzertuak: Des-Kontrol, Kañeria 13, CRAP, Akulu, Sindy Berbenas, Xementerio, ZERO eta El Exterminio de la Raza del Mono.
Katekesian parte hartzen edo parte hartu izan duten familiendako.
Olabarrieta auzoko jaiak dira asteburu honetan. Gaurko egitaraua, hauxe: 12:00etan, herri kirolak: Irati Astondoa eta Aratz Mugerza alde batetik eta Julen Kañamares eta Uxue Ansorregi bestetik 14:30ean, auzo bazkaria. Bazkal ostean, bertsolariak (Alaia Martin, Aitor Tatiegi eta Aitor Mendiluze) eta trikitilariak (Izer eta Alaiber). 18:00etan, erromeria Izer eta Alaiber trikitilariekin
Musika bandaren kontzertu didaktikoa. Herritar guztiei irekia izango da, beti bezala, baina, bereziki, publiko gaztetxoari zuzendutako emanaldia izango da. Aurten instrumentua aukeratu behar duten ikasleak dira, eta bandako instrumentuak gertutik ikusi, ukitu eta entzuteko aukera izango dute.
Oñatiko Unibertsitatea eta San Migel Parrokia bisitatuko dituzte. Izenak emateko: turismo@onati.eus edo 943-78 34 53.
Super Mario Bros marrazki bizidunen film luzea (92 min.) izango dute umeek. Sarrera: 3 euro.
'Mavka basozaina' filma, haurrendako. Sarrera da lau euro.
Estibaliz Urresola gasteiztarrak zuzendutako eta hainbat sari jaso dituen 20.000 especies de abejas filma izango dute helduek. Sarrera: 5 euro.
'El imperio de la luz' filma (Erresuma Batua, 2022). Zuzendaria: Sam Mendes. Iraupena: 119 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena