Beheko kaleko jai batzordeak antolatuta udaberriko bingoa, Ozkarbi elkartean, 19:00etan. Aurretik, txistor-jana egingo dute.
Kontalariak: Yoshi Hioki Sarrera: Dohain
'Las almas en pena de Inisherin' filma (Erresuma Batua, 2022). Zuzendaria: Martin McDonagh. Iraupena: 114 minutu. Bederatzi izendapen Oscar sarietarako. Sarrera da bost euro.
Debagoieneko Antzerki Plataformak Elgetako Udalarekin elkarlanean antolatuta Les Bobé Bobé taldearen sormen egonaldia Espaloian. Barikura arte luzatuko da.
'Euskal komikia 1975 urtetik' izeneko erakusketa egongo da ikusgai Oñatiko kultura etxeko erakusketa gelan. Martxoaren 20tik 31ra. Gaur da inaugurazioa eta erakusketaren bisita gidatua Kike Infameeta Mikel Begoñaren eskutik egin ahal izango da. Gaurtik, itxi arte, egunero egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00etara.