'Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu' hitzaldia egongo da Martxoaren 7an Arkupe Kultur etxean. Doako hitzaldia izango da, 18:00ean hasiko da, eta ordu bete iraungo du. Treba Gurasoak egitasmoaren baitan antolatzen den ekitaldia izango da. Izena emateko gazteria@aretxabaleta.eus helbidera idatzi beharko da. Haurren eta nerabeen gurasoentzako zuzendutakoa da, euskaraz.
Feminismoaren gaineko hausnarketarako espazioa, "hasi berrientzat". Feminismoaren eta honen baitako ideia eta eztabaida nagusien gaineko oinarrizko formazio edo hausnarketarako espazioa eskainiko da. Irakurgai eta euskarri ezberdinetatik abiatu (testu solteak, artikuluak, liburuak,ikus-entzunezkoak, podcastak…) eta trukerako gune bat sortzea izango dute helburu, pentsamendu kolektiboa sustatzeko. Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan.Euskaraz. Irakaslea: Maider Avaristo (Emagin). Datak: Azaroak 8, abenduak 20, urtarrilak 10, otsailak 14, martxoak 7 apirilak 18 eta maiatzak 9 (hilean astearte bat). Ordutegia: 18:00-20:00. Lekua: liburutegiko atikoa. Iraupena: 14 ordu. Matrikula: hamar euro.
Ritxi Lizartzak eta Juan San Miguelek zuzendutako Ainarak dokumentala udaletxeko areto nagusian. XIX. mende amaieran eta XX.aren lehen herenean Pirinioak zeharkatzen zituen emakumezkoen migrazioa du oinarri Ainarak dokumentalak. Udaleko gizarte ongizate sailetik antolatua.
Elssie Xalbadorrek 'Ipuinez nazkatuta' ipuina kontatuko du helduendako, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Doan. Martxoak 8 egunari lotutako ekitaldien barruan.
Ostean, solasaldi musikatua Rebeca Lanerekin.
Leizarra musika eskolako bandak kontzertua emango du.
Hitzez Pitz irakurketa taldea elkartuko da 19.00etan liburutegian. Proposatutako irakurketa Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa. Informazio gehiago eta irakurgaiak liburutegian eskatu.
Arrasateko Tailaginen Elkartearen 40. urteurrenaren harira egindako bilduma. Ikusgai egongo da martxoaren 17ra arte.
Ikastaroa martxoaren 1etik 10era izango da eta hamasei ordu izango dira. Bihar, hilak 27, da izena emateko azken eguna.
Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP) Elgetako Udalaren babesarekin antolatutako bigarren antzerki egonaldia Nerea Atxa artista arrasatearrak egingo du. Urdina lana landuko du: Maskulinitatearen eraikuntzan, hitzek, hitzen tonuek eta soinuek, keinuek eta jestuek, gorputz mugimenduek... haurrei txikitan ematen zaizkien objetuek, erropek, koloreek, etb, zein eragin duten maskulinitatearen eraikuntzan? Bi zatitan egingo du egonaldia: martxoaren 6tik 9ra eta 17tik 19ra.