Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Soraluze, Legazpi eta Oñatiko musika eskoletako piano-jotzaileek. Guztira, 85 ikasle elkartuko dira.
Udazken-neguko azkena maukak erosteko aukera. 11:30ean, Zirkun Zirkoa; 13:00etan, Swingcollective, Arbolapetan; eta 19:30ean, Erromintxelak, Herriko Plazan.
Aldaketa emozional eta fisiologiko sendoen eragile izan daitekeen etapa honen inguruan hitz egitea proposatzen dugu ikastaro honetan. Oñatiko Emakumeen Jabetze eskolaren barruan. Euskaraz. Irakaslea: Iraide Gulin. Doan.
Erreziñategin landatuko dituzte bertako zuhaitzak. Herritar guztiendako.
Hamargarren edizioa izango da aurtengoa, eta helduen lasterketa ez ezik, gazteena ere egingo da lehen aldiz. Gazteak, 10:20 aterako dira, eta helduak, 10:30ean.
3 eta 12 urte artekoendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
'Asterix y Obelix y el reino medio' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Guillaume Canet. Sarrera da lau euro.
Rabbit Academy: Pazko arrautzen lapurreta handia filma (Alemania, 2022, 76 min.) eskainiko dute Zaraia Aretoan. Sarrera: 3 euro.
Zurrunka Teatrorekin. 4 urtetik gorako umeendako. Sarrerak, bost euro.
Axier Lopez egileak egingo du berba, Angiolillo Liburutegiak gonbidatuta.
Operación Fortune: El gran engaño filma (Amerikako Estatu Batuak, 2023, 114 min.) eskainiko dute Zaraia Aretoan. Sarrera: 5 euro.
Antzuolako 8 Miliak lasterketa dela-eta, kontzertuak antolatu dituzte gaztetxean. Korda Rota, Burugabe, Eten eta JD Lilura arituko dira oholtza gainean.
'El triángulo de la tristeza' filma (Suedia, 2022). Zuzendaria: Ruben Östlund. Iraupena: 149 minutu. Sarrera da bost euro. (Canneseko zinemaldia: Urrezko Palma film onenari // Urrezko globoak: komedia film onenaren sarirako izendatuta).
Gorotzak botatzeak naturan eta gizartean duen eginkizuna ezagutarazi gura dute erakusketa honekin. Baita gorotzek kultura ezberdinetan duten eginkizuna eta komun-ontziaren eta komuneko paperaren bilakaera. Natur Eskolak antolatuta, Ingurumen jardunaldien barruan.
Arrasateko Tailaginen Elkartearen 40. urteurrenaren harira egindako bilduma. Ikusgai egongo da martxoaren 17ra arte.