Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Patxi Zubiarretaren Julien Vinsonen hegaldia liburuaren gaineko saioa. Egilea egongo da ekitaldian.
June Baonza Pagaldairen lanak ikusteko aukera ere egongo da. Dokumentala, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
'Fire of love' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Sara Dosa. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da bost euro.