Garbigune ibiltaria Olakua auzoan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara. Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Oñati ezagutzen egitasmoaren barruan, Laterandarrak ezagutzeko irteera antolatu dute gaur Pake Lekuko bazkideek. Aita Pablo Anduagarekin batera egingo dute bisita.
Elgetako liburutegiak antolatuta Bibliobero zikloa. Otsailaren 23an, 18:30ean, hitzaldia. Gaia: Sexualitateak ba al du iraungitze adinik? Hizlaria: Amaia Brusau.
Elgetako udal liburutegiak antolatutako Bibliobero egitasmoaren baitan hitzaldia egingo du Mahibar&Co. zerbitzuko Ainara Brusau Salaberriak. Sexologoa eta gizarte langilea da. Hitzaldiaren izenburua da: Sexualitateak ba al du iraungitze adinik?.
Patxi Zubiarretaren Julien Vinsonen hegaldia liburuaren gaineko saioa. Egilea egongo da ekitaldian.
Iker Piris bluesman tolosarrak kontzertua eskainiko du, eta oraingoan, boogie-woogie-an aditu den Nirek Mokar gazte paristarra izango du lagun. (Sarrera: 5 euro)
June Baonza Pagaldairen lanak ikusteko aukera ere egongo da. Dokumentala, euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
'Fire of love' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Sara Dosa. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da bost euro. Natur Eskolak antolatutako Ingurumen Jardunaldien barruan.
Elgetako liburutegiak antolatuta Bibliobero zikloa. Otsailaren 24ra bitartean literatura erotikoa eta sexualitate liburuekin osatutako interesgunea liburutegian.
Gorotzak botatzeak naturan eta gizartean duen eginkizuna ezagutarazi gura dute erakusketa honekin. Baita gorotzek kultura ezberdinetan duten eginkizuna eta komun-ontziaren eta komuneko paperaren bilakaera. Natur Eskolak antolatuta, Ingurumen jardunaldien barruan.