Elorriora joango dira. Autobusa 09:30ean hartuko dute, Zalduspen.
Autonomoen erretiroaz eta negozio txikien transmisioaz berba egiteko jardunaldia egingo dute gaur Oñatin, Debagoieneko Mankomunitateak antolatuta. Norentzat: Negozio txikien jabeak, gehienez ere bost urteko epean (erretiroagatik edo beste arrazoi batzuengatik) jarduera uzteko asmoa dutenak eta negozio txikien jabeak, negozioaren transmisioa arrakastaz egiteko jarraitu beharreko urratsak ezagutu nahi dituztenak. Gaur negozio txikien transmisioari buruz. Jardunaldi horietara bertaratzen diren pertsonek beren negozioaren transmisioari buruzko doako aholkularitza indibidualizatua eta pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute. Doan da baina plazak mugatuak dira eta izena eman behar da aurretik: 943 79 30 90 edo rgarcia@debagoiena.eus.
Oñatiko Emakumion kontseiluaren egitura formalizatzea, asanblada konstitutiboan taldea era formalean eratzeko.
Ander Izagirre kazetari donostiarrak 'Vuelta al país de Elkano' liburua aurkeztuko du Kulturaten. Liburuaren inguruko solasaldia izango da eta ondoren galderen txanda etorriko da.
Ander Izagirrek egingo du berba, gazteleraz.
'Lunana: Un yack en la escuela' filma (Butan, 2019). Zuzendaria: Pawo Choyning Dorji. Iraupena: 110 minutu. Sarrera da bost euro.
Traste zaharrak batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).