Pedero Saldañak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
16. euskal film laburren Huhezinema jaialdia: 10:00, Orkestra lurtarra emanaldia Kurtzebarri eskolako haurrentzat. 15:00, Ikasle Saileko lanen proiekzioa. 18:30, Bideoklip Saileko lanen proiekzioa. 20:00, Poteoa.
Elgetan energia berriztagarrien komunitatea sortzeko prozesuan den lantaldeak batzarra egingo du udaletxeko areto nagusian.
Herriko talde eta eragileek elkarren artean duten lotura edo harremana ezagutu eta horrek herrian nola eragiten duen aztertuko da. Baina diagnostikoa egitera mugatu barik, eragileen arteko elkarlana sustatzeko dauden indarguneak, gabeziak edo beharrak eta aukerak ere jarriko dira mahai gainean, eta elkarrekintza hori areagotzeko proposamenak egiteko aukera egongo da. Oraingoan, baina, sektoreka egingo da, gai-multzoka, amankomunean izan ditzaketen ezaugarri, erronka, indargune, behar eta abarrei zehatzago heltzeko balio dezake, eta baita informazio eta ideia konkretuagoak partekatzeko ere. Gaurko saio irekian kirol eta ingurumen arloko herriko eragile sozialak elkartuko dira: kirola, ekologia/ingurumena,zientzia, nekazaritza/abeltzaintza/basoen kudeaketa.
Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaurko arloa: hezkuntza.
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatuta, 'Gasteiz 1200' komikiaren aurkezpena. Aritz Ibarra eta Iñigo Larramendi.
Zineklubean, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Sarrerak, hiru euro.
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.
Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.