Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsionistak deituta.
Urtarrileko kontsulta astelehenean izango da. Txanda hartzeko, deitu 669 99 81 65 telefonora (Maite Elkoro).
Whitney Houston kantariari buruzko biopika egin du Kasi Lemmons zuzendariak Naomi Ackie protagonista dela. Sarrera: 3 euro.
Emakumeen gorputzaren gaineko ezagutza eta auto-zaintza landuko dituzte ikastaro honetan. Yogaren aplikazio terapeutikoak ezagutu, gorputza eta bere prozesuak ezagutu, norbere gorputzarekin konektatu, eta norbere buruaren zaintzarako espazio kolektiboa eskaintzea da ikastaro honen helburua. Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan. Hizkuntza: Euskaraz. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Data: azaroaren 7tik urtarrilak 23ra (astelehenak). Ordutegia: 17:30-19:00. Lekua: kiroldegia. Iraupena: 15 ordu. Matrikula: hamar euro
Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaurko arloa: euskera.
'El peor vecino del mundo' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Marc Forster. Iraupena: 126 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.
Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.