X. zuhaitz feria, bost mintegirekin, Sebero Altuben. Bi zuhaitz sorta zozketatuko dituzte erosleen artean. Herritarrekin egitekoa ziren zuhaitz landaketa urtarrilaren 28ra atzeratu dute, eguraldi iragarpenagatik.
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15.00-17:00. Aurrez eman behar da izena Udaleko Berdintasun sailean: 943- 77 91 45.
Zirkuan bizi izan den 12 urteko Lauraren istorioa dakar Miryam Bouchard zuzendariak Nire zirkua filmean (105 min.).
"El gato con botas" animazio filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Joel Crawford. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da lau euro.
Ruben Uceda marrazkilari madrildarrak Kasilda Hernaezen bizitzaren gainean egindako Casilda Revolucionaria komiki liburua aurkeztuko du. Angiolillo liburutegian 2023an egingo den lehen liburu aurkezpena da.
Whitney Houston kantariari buruzko biopika egin du Kasi Lemmons zuzendariak Naomi Ackie protagonista dela. Sarrera: 5 euro.
Virginia Imazen ikuskizuna. Sarrerak, zortzi euro.
The Potes taldearen hamargarren urteurrena. Sarrerak 5€
'El peor vecino del mundo' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Marc Forster. Iraupena: 126 minutu. Sarrera da bost euro.
Akulu taldeak disko berriaren aurkezpena egingo du Inkernu tabernan.
Taldeko kideen lanak ikusteko aukera, hilaren 22ra arte.
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.
Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.
Bergarako Ipintza institutuak mende erdi bete du, eta 50 urtez lanean, denok batera aurrera bidean leloa oinarri, hainbat ekintza egiten dabiltza. Hala nola, erakusketa egin dute.