Pello Salaburuk egingo du berba.
Herriko talde eta eragileek elkarren artean duten lotura edo harremana ezagutu eta horrek herrian nola eragiten duen aztertuko da. Baina diagnostikoa egitera mugatu barik, eragileen arteko elkarlana sustatzeko dauden indarguneak, gabeziak edo beharrak eta aukerak ere jarriko dira mahai gainean, eta elkarrekintza hori areagotzeko proposamenak egiteko aukera egongo da. Oraingoan, baina, sektoreka egingo da, gai-multzoka, amankomunean izan ditzaketen ezaugarri, erronka, indargune, behar eta abarrei zehatzago heltzeko balio dezake, eta baita informazio eta ideia konkretuagoak partekatzeko ere. Gaurko saio irekian herriko eragile sozialak elkartuko dira:laguntza/gizarte-ekintza, bizikidetza/migrazioa; erlijioa/espiritualtasuna, osasuna/ongizatea, dibertsitate funtzionala, garapenerako lankidetza, merkataritza.
Zahartzaro berri baterako urratsen inguruko hitzaldia egingo du Javier Yanguas gerontologoak Elgetan. Eibarko Egogain egoitzako langilea edo Matia Fundazioan zuzendaritzako kide izandako ikertzailea da Yanguas. Antolatzailea: Xalbadorpe erretiratuen elkartea.
Maleta kontuak kontaketa eskainiko die Maider Galarza ipuin kontalariak 4 eta 6 urte arteko neska-mutikoei. Izena aldez aurretik eman behar da liburutegian; azken eguna: urtarrilaren 16a.
Herta Müllerren El hombre es un gran faisán en el mundo liburua aitzaki hartuta. Gazteleraz.
Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaur bi arlo landuko dituzte: 18:30ean politika sozialak eta 20:00etan, merkataritza, ostalaritza eta turismoa.
Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta otsailaren 11n egingo da 2023ko koko-batzea Elgetan. Lantalde bat hasita dago antolaketa lanekin. Bigarren batzar irekia deitu dute, 19:00etarako, Ozkarbi elkartean.
Zineklubean, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Sarrerak, hiru euro.
Taldeko kideen lanak ikusteko aukera, hilaren 22ra arte.
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.
Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.