Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea herriko hainbat pentsionistak deituta.
Bidez Bide elkartekoek egingo dute berba, gazteleraz, Jabekuntza eskolaren baitan.
Gina Prince-Bythewood zuzendariaren eta Viola Davis protagonista duen La mujer rey filma izango dute helduek (134 min.). Sarrera: 3 euro.
Emakumeen gorputzaren gaineko ezagutza eta auto-zaintza landuko dituzte ikastaro honetan. Yogaren aplikazio terapeutikoak ezagutu, gorputza eta bere prozesuak ezagutu, norbere gorputzarekin konektatu, eta norbere buruaren zaintzarako espazio kolektiboa eskaintzea da ikastaro honen helburua. Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan. Hizkuntza: Euskaraz. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Data: azaroaren 7tik urtarrilak 23ra (astelehenak). Ordutegia: 17:30-19:00. Lekua: kiroldegia. Iraupena: 15 ordu. Matrikula: hamar euro
Batzar irekia egingo dute astelehenean kultura etxean. Iñaki Etxebeste biologoa, Floren Markina biologoa eta Oilogor ehiza elkarteko kideak egongo dira, besteak beste.
Lan-saio irekiak egingo ditu Oñatiko EH Bilduk datozen urtetarako herri proiektuan eta herri programan jasoko diren ildoak zehazteko. Gaurko arloa: kultura.
'Avatar, el sentido del agua' filma ( AEB, 2022). Zuzendaria: James Cameron. Iraupena: 192 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Taldeko kideen lanak ikusteko aukera, hilaren 22ra arte.
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.