Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, urteko lehen mendi irteera: Beasain – Usurbe (703m) – Murumendi (868m) – Kizkitza - Itsaso. Luzera, 15 km, 5-6 ordu inguru eta 1.100m ko desnibela. Aurretik eman behar da izena mendi sailean. Federatuta egotea derrigorrezkoa da. Prezioa da 10 euro. Urteko lehen irteera denez, bazkaria egingo dute Itsasoko Ostatuan.
Felix Buff, Willis Drummond taldeko bateria jolearen proiektua da Rüdiger. Sarrerek 6 euro (+gastuak) balioko dute eta abenduaren 17an (zapatua), 10:30ean jarriko dira salgai Txokolateixan eta udalaren web orrialdean.
'Avatar, el sentido del agua' filma ( AEB, 2022). Zuzendaria: James Cameron. Iraupena: 192 minutu. Gaur 16:00etan eta 19:30ean. Sarrera da bost euro.
Lilo, mi amigo el cocodrilo abenturaz betetako filma izango dute umeek (106 min.). Sarrera: 3 euro.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako askotariko jolasak.
Kepa Junkera trikitilariaren ibilbide artistikoa eta iktusa eman ondorengo errehabilitazio prozesuari buruzko dokumentala. Sarrera: 5 euro.
Donostiako 2022ko giza eskubideen zinemaldian emandako filma da Norte Salvaje. 90 minutuko iraupena du filmak, eta milaka pertsonen joan-etorriak ditu ardatz. Hiru zuzendarietako bat Aramaion izango da.
Gina Prince-Bythewood zuzendariaren eta Viola Davis protagonista duen La mujer rey filma izango dute helduek (134 min.). Sarrera: 5 euro.
Taldeko kideen lanak ikusteko aukera, hilaren 22ra arte.