Urtarrileko odol ateratze eguna, urteko lehena. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko; Donostiatik mezua jasotzen dutenek, gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Ibon Martin idazleak bere azken liburua, El ladrón de rostros, aurkeztera dator gaur Oñatira. Herriko liburu-dendak ere aurkezpenean egongo dira eta joaten direnek liburua erosi ahal izango dute. Aurkezpenaren amaieran egileak liburuak sinatuko ditu. Oñatin kokatzen den istorioa dator liburuan.
'Avatar, el sentido del agua' filma ( AEB, 2022). Zuzendaria: James Cameron. Iraupena: 192 minutu. Sarrera da bost euro.
The Clayton, Aiert eta Arragoa nor baino nor gehiago. Chill out gunea girotzen izango da DJ Gela, 20:00etatik aurrera.
Gina Prince-Bythewood zuzendariaren eta Viola Davis protagonista duen La mujer rey filma izango dute helduek (134 min.). Sarrera: 5 euro.
Taldeko kideen lanak ikusteko aukera, hilaren 22ra arte.