Garbigune ibiltaria azokan egongo da gaur. 10:30etik 21:00etara Traste zaharrak ere batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Telelaguntza zerbitzuaren gaineko hitzaldia egingo dute, 17:00etan, Kultura etxean.
Aramaion izango da batzarra, 17:30ean lehenengo deialdia eta 18:00etan bigarren deialdia.
Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatu Jokin Peronak eta Deustuko Unibertsitateko ikertzaile Nerea Etxaburuk egingo dute berba, Aretxabalteko EAJk gonbidatuta.
"Armageddon time" filma (AEB, 2022). Zuzendaria: James Gray. Iraupena: 114 minutu. Sarrera da bost euro.
Sarrerak, zazpi euro. [Atzeratuta]