Gabonetako parkea egongo da kiroldegiko kantxan. Puzgarriak, tailerrak, ohe elastikoa, wii eta xbox-ekin jolasteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Gomendatutako adina: 3 – 12 urte Prezioak: Parkerako bonoa: Igerilekua + 2 eguneko parkea: 10 € Kantxarako egun baterako sarrera: 5€
8 urtetik gorakoendako. Eguneko sarrerak, lau euro; eta hiru egunerako bonuak, hamar. Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Haur eta gazteentzako jolasak, 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara, Biterin.
Umeendako tailerrak egingo dituzte, kultura etxean.
Potx eta Lotx pailazoen eskutik, "Aireportuan!" izeneko ikuskizuna familia osoarendako. Bi emanaldi: 12:30ean eta 17:00etan. Sarrerak: bost eurotan salgai udal webgunean eta Txokolateixan #gabonak2022
Futbol eskolen arteko txapelketaren azken kanporaketak eta finalak. Sari banaketa ekitaldia 19:15ean egingo da.
Ispirit talde donostiarrak gospel, blues eta soul doinuak protagonista dituen emanaldia eskainiko du. Sarrera: 5 euro.
Zineklubean, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Sarrerak, hiru euro.