Areantza, Aozaratza, Goroeta eta Larrino auzoetatik bertso-bira egingo du Lekaixoka bertso eskolak. 08:30ean, Aretxabaleta okindegian gosalduko dute eta 09:15ean, ekingo diote birari Urkulun.
Neska-mutikoek eta Basotxoko kideek, txistulariek lagun eginda, Gabon kantuan jardungo dute kalerik kale. Ondoren, 12:00ak bueltan, Olentzero eta Mari Domingi plazara iritsiko dira gutunak jasotzeko. Iluntzean, 18:30ean, desfilea egingo dute kiroldegitik Herriko Plazara.
11:00: Gabon kalejira, eskolako umeen eta gurasoen eskutik. 18:30: Olentzeroren eta Mari Domingiren jaitsiera San Josetik. Ondoren, plazan Olentzerori eta Mari Domingiri gutun ematea.
Maala guraso elkarteak antolatuta urteroko Gabon eskea Herri Eskolatik 11:00etan abiatuta. Amaieran, salda eta txorizoa banatuko dituzte.
11:20ean, Olentzeroren gutunak jasoko dituzte Munarren, Uribe auzoan, San Andresen, Aprendices plazan, Zigorrolas eta Santa Teresa auzoan. 13:15ean, Olentzeroren gutunak jasoko dituzte Seber Altuben 18:15ean, Olentzeroren kalejira 19:00etan, Olentzeroren agurra
12:00-13:00 Olentzeroren laguntzaileak haurren eskutitzak jasoko dituzte, plazan. Gaztaina erreak egongo dira.12:00-12:30 Gabon kantak, plazan.13:00 Trikitixa Eskolako ikasleekin, kalejira.16:30 Gabon kantak Zaharren Egoitzan.17:00 Apotzagatik datozen Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria eta kalez kale ibiliko dira. Aurten traktorea ez da herriko txoko desberdinetan geratuko, ibilbide jarraia egingo du eta plazara iritsitakoan bertan abestuko dira Gabon kantak
Olentzero eta Mari Domingi kalejiran ibiliko dira Otadui Zuhaiztitik hasita. Plazara heltzean harrera egingo zaie. Parte-hartzaileak: Jose de Azpiazu musika eskola, Aitzondo kuadrilla eta Algaraz elkartea.
Ikastolako guraso kontseiluak salda beroa banatuko du plazan Gabon eguna girotzeko.
Ume guztiendako.
Gabon kantuekin eta bestelakoekin osatutako errepertorioa eskainiko du.
Eskolako guraso elkarteak antolatuta iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi plazara.
Udal artxiboan hainbat kolaboratzailek egindako lanaren emaitza ikusgai izango da zeramika gelan abenduaren 17tik 24ra. Ordutegia honakoa izango da: Hilak 17, zapatua, 11:00etatik 14:00etara. Hilak 18, domeka, 11:00etatik 14:00etara. Hilak 22, eguena, 18:00etatik 20:00etara. Hilak 23, barikua, 18:00etatik 20:00etara. Hilak 24, zapatua, 11:00etatik 14:00etara.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Santa Anako sarreran egongo dira eskutitzak jasotzeko prest #gabonak2022