Pentsiodunek deituta elkarretaratzea gaur: pentsioa urteko benetako KPIaren arabera neurtu eta eguneratzea, gutxieneko pentsioen igoera, genero-arrakala ezabatzea eta zaintza sistema publikoa bermatzea. Elkarretaratzea amaitzean, txistorra banatuko dute joan direnen artean. Urteko azkena da gaur, Gabon egunetan eten egingo dituzte elkarretaratzeak urtarrilean ekitako.
Avelina Pratt valentziarraren opera prima den Vasil filma; protagonistak dira Karra Elejalde, Ivan Barnev, Alexandra Jimenez eta Susi Sanchez. Sarrera: 3 euro.
Emakumeen gorputzaren gaineko ezagutza eta auto-zaintza landuko dituzte ikastaro honetan. Yogaren aplikazio terapeutikoak ezagutu, gorputza eta bere prozesuak ezagutu, norbere gorputzarekin konektatu, eta norbere buruaren zaintzarako espazio kolektiboa eskaintzea da ikastaro honen helburua. Oñatiko Jabetze Eskolaren barruan. Hizkuntza: Euskaraz. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Data: azaroaren 7tik urtarrilak 23ra (astelehenak). Ordutegia: 17:30-19:00. Lekua: kiroldegia. Iraupena: 15 ordu. Matrikula: hamar euro
Miren Azkaratek eta Joseba Sarrionaindiak parte hartuko dute solasaldian.
Suro filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Mikel Gurrea. Iraupena: 116 minutu. Donostiako zinemaldian Fipresci eta Euskal Zinemaren Saria irabazitako filma. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Jose Angel Iturbe margolariaren erakusketa. Kultura etxeko erakusketa gelan #gabonak2022
Udal artxiboan hainbat kolaboratzailek egindako lanaren emaitza ikusgai izango da zeramika gelan abenduaren 17tik 24ra. Ordutegia honakoa izango da: Hilak 17, zapatua, 11:00etatik 14:00etara. Hilak 18, domeka, 11:00etatik 14:00etara. Hilak 22, eguena, 18:00etatik 20:00etara. Hilak 23, barikua, 18:00etatik 20:00etara. Hilak 24, zapatua, 11:00etatik 14:00etara.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Santa Anako sarreran egongo dira eskutitzak jasotzeko prest #gabonak2022