10:00-13:30: Familian izan, jolastu, gozatu eta sortu tailerra, Kurunkunen eskutik, Kulturateko Loramendi gelan, 5-12 urte bitarteko umeentzat. 11:00-13:30: jostailu truke azoka, Txatxilipurdi elkartearen eskutik; Biteri plazan. 11:00-14:00 eta 16:00-20:00: Gabonetako artisautza azoka Eskuartean elkartearen eskutik; Seber Altube plazan. 12:30: Txorbela Otxotearen kontzertua; San Frantzisko elizan. 13:00: Lore Gazteak eta Txikitxu-Arrostaitz taldeen eskutik umeen dantza erakustaldia; Herriko Plazan.Ostean, Olentzeroren gutun banaketa Galtzagorriekin eta euria bada, Kulturolako aterpean. 16:15: Haurren Santamas krosa. 6-14 urte bitartekoentzat; herriko kaleetan. 17:30: Kuadrillen arteko Santamas krosa; herriko kaleetan.
Askotariko postuak, ekitaldiak eta lehiaketak, Gure Ametsa elkartearen eskutik.
Herriko merkatariek, artisauek eta ekoizleek postuak jarriko dituzte eta era askotako produktuak eta elikagaiak eskaini. Hiruatx Gobernuz Kanpoko Erakundea, Gu Haziak Gara elkartea eta UDA ere han izango dira, baita hainbat idazle aretxabaletar ere euren liburuekin.
Eskuz egindako objektuak: zurezko erlojuak, bastoiak, poltsak eta koleteroak, larruzko gauzak, xaboiak, xanpuak, ukenduak, kuartzozko olioak, kortseak, zeramika, bisuteria eta askoz gehiago.
Txartel bakoitzeko jostailu bat hartzeko aukera. Ordutegia: 11:30-13:00.
XII. Karmele Igartua sorkuntza lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Pamiela Argitaletxeak Karmele Igartuaren obrarekin publikatu berri duen liburua ere aurkeztuko da.
Igeriketa txapelketa egingo da gaur, zapatua, eta arratsaldean itxita egongo dira igerilekuak erabiltzaileendako 15:00etatik 18:30era. Programatutako ikastaroak, baina, ohiko moduan egingo dituzte
Arizmendi kirol elkarteak antolatuta, alebin mailako txapelketa jokatuko da.
Umeek Tadeo Jones: La tabla esmeralda filma izango dute. Sarrera: 3 euro.
"Mundo extraño" filma (AEB, 2022). Zuzendariak: Don Hall eta Qui Nguyen. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da lau euro.
Bi saio eskainiko ditu Go!azen taldeak "9.0 Kontzertuak" biraren baitan: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak (8€ + gastuak) abenduaren 3an (zapatua), 10:30etan jarriko dira salgai Txokolateixan eta Udalaren web orrialdean. Bietan egongo direla bermatuko da. Gehienez hiru erosteko aukera egongo da. Soilik 6-18 urte bitartekoak sartu ahalko dira antzokian #gabonak2022
XIX. Enrike Kabiketa memoriala izango da. Izenak, hilaren 15a baino lehen, hemen
Pakito, Roa, Munabe, David Valles, Gonzalo MRBD, Alaine Mrk & Jon Maraka, Anomalia, B2B eta Testigo Siete taldeak. Sarrerak, zortzi euro.
Musika eskolako ikasleen Gabonetako kontzertua.
Itur Zuri emakume elkartearen eskutik anSelma & Luisa antzezlana aurkeztuko dute Kultura Etxean. Laura Carvajal da zuzendaria.
Avelina Pratt valentziarraren opera prima den Vasil filma; protagonistak dira Karra Elejalde, Ivan Barnev, Alexandra Jimenez eta Susi Sanchez. Sarrera: 5 euro.
Gabonetako kontzertua egingo dute mezaren ostean eskainiko dute Agustindarren elizan. Emanaldian Paulo Anduaga eta Esteban Irusta ohorezko bazkide izendatuko dituzte.
Bergarako musika eskola, Orkestra Sinfonikoa, Bergarako Orfeoia, Aritzeta abesbatza, eta Bergarako Musika Banda oholtza gainean. Sarrerak, zortzi euro.
"Suro" filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Mikel Gurrea. Iraupena: 116 minutu. Donostiako zinemaldian Fipresci eta Euskal Zinemaren Saria irabazitako filma. Sarrera da bost euro.
Jose Angel Iturbe margolariaren erakusketa. Kultura etxeko erakusketa gelan #gabonak2022
Udal artxiboan hainbat kolaboratzailek egindako lanaren emaitza ikusgai izango da zeramika gelan abenduaren 17tik 24ra. Ordutegia honakoa izango da: Hilak 17, zapatua, 11:00etatik 14:00etara. Hilak 18, domeka, 11:00etatik 14:00etara. Hilak 22, eguena, 18:00etatik 20:00etara. Hilak 23, barikua, 18:00etatik 20:00etara. Hilak 24, zapatua, 11:00etatik 14:00etara.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Santa Anako sarreran egongo dira eskutitzak jasotzeko prest #gabonak2022