17:00 Txokolate jana 19:00 Txistorra, txanpiak, edariak eta musika
Xalbadorpe elkarteak antolatutako kultura asteari amaiera emateko ekitaldia. Txistorra-jana egingo du Ozkarbi elkartean, 17:30ean. Ondoren, bederatzi saskiren zozketa egingo dute.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa, barikuan. Argibide gehiago liburutegian. 17:30-17:50, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Igor Ezpeleta eskoriatzarrak Capoeira familian ikastaroa gidatuko du, Jaiki elkarteak antolatuta.
Argazki proiekzioa egingo du kultura etxean Alex Mendikutek, barikuan.
Buzkantzak dastatzeko aukera izango da Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatuta Aretxarteren laguntzarekin.
Asisko Urmenetarekin.
'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio musikatu solidarioa, Izan Iñurri minbizidun emakumeen elkartearen eskutik. Udaleko Berdintasun sailak antolatuta. Bertsolariak: Maider Arregi, Miren Artetxe, Oihana Arana eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Ixak Arruti eta Oihana Rodriguez. Sarrerak: udal webgunean eta Txokolateixan zortzi eurotan (Sarreren irabazi guztiak Iñurri elkartearendako izango dira) #gabonak2022
Danbakako bosgarren emanaldian honako taldeak izango dira oholtzan: • Arragoa (Bergara). • Islabat (Bergara eta Elgoibar). • Orhi (Bergara). • Sindy Berbenas (Arrasate).
Avelina Pratt valentziarraren opera prima den Vasil filma; protagonistak dira Karra Elejalde, Ivan Barnev, Alexandra Jimenez eta Susi Sanchez. Sarrera: 5 euro.
"Suro" filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Mikel Gurrea. Iraupena: 116 minutu. Donostiako zinemaldian Fipresci eta Euskal Zinemaren Saria irabazitako filma. Sarrera da bost euro.
Jose Angel Iturbe margolariaren erakusketa. Kultura etxeko erakusketa gelan #gabonak2022