Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Antzerki topaketak Pake Lekuk antolatuta atzo eta gaur. Parte hartuko duten taldeak dira: Oñati, Eibar, Donostia eta Zumarraga. Gaurko egitaraua da. 16:30ean, Donostiako Bixi Bixi taldea. "Tocata y fuga en la residencia" (60') 17:45ean, Zumarragako Gure Txoko taldea. Hiru antzezlan egingo dituzte: "Ensayo de aficionados" (10'), "Atención al cliente" (10') eta "Ozú qué caló" (10')
Xalbadorpe elkarteak antolatuta kultura aste egingo dute herrian hilaren 13tik 16ra bitartean. Bigarren ekintza musika emanaldia izango da. Espaloian, 18.00etan, Bergarako Alai Berri abesbatzaren aurre-estrenaldia zen egitekoa, baina azken orduko gorabehera tarteko Jokin Goenaga soinujoleak egingo du emanaldia. Ondoren, Alazne eta Unai Cantabrana. Sarrera doan. Hurrengo egunetan Abenduak 15, 17:00etan, bingo jokoa erretiratuendako Ozkarbi elkartean. Abenduak 16, 17:30ean, txistorra-jama eta bederatzi saskiren zozketa Ozkarbi elkartean.
"Ekofeminismoa egungo testuinguru ekonomikoa" izeneko hitzaldia egingo du gaur Diana Garzón-ek, Udaleko Berdintasun sailak antolatuta. Gazteleraz izango da.
ONNA-ko, Fundacion Jeikikoeta Huheziko ordezkariek egingo dute berba, gazteleraz.
Miru sorginak ipuinak kontatuko dizkie 2 eta 7 urte bitarteko neska-mutikoei. Izena aurretik eman behar da liburutegian.
Baserritarren jantzi tradizionalaren inguruko hitzaldi tailerra, Ane Albisu tradiziozko jantzietan adituaren eskutik, EKIN emakumeak taldeak antolatuta.
Aramaixo Bizirik taldeak deituta egingo dute hitzaldia. Energia berriztagarriak aplikatzeko alternatibak aztertzea izango da helburua, posible da energiaren deskarbonizazioa? galdera aintzat hartuta. Alvaro Campos, Iñigo Leza eta Josebe Blanco izango dira hizlariak.
Aurretik, bost lan bilera egin dituzte hainbat herritarrek Udalaren, Goiener kooperatibaren eta D2030 erakundeen babesarekin. Eguaztenean elkartuko dira berriz, eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Zineklubean, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Sarrerak, hiru euro.
Jose Angel Iturbe margolariaren erakusketa. Kultura etxeko erakusketa gelan #gabonak2022