Elgetako mendi taldeak oihura du urteko irteeretako batekin batera baba-jana egiteko. Hilaren 20rako iragarri dute aurtengoa. Aurretik, Irukurutzetara (898 m.) egingo dute txangoa. Azaroaren 17a da izena emateko azken eguna.
Erakusketa eta bisita. Axtroki, urrearen magia urrezko ontzien erakusketa eta Axtrokiko eremua ezagutzeko bisita irekia egingo dute hilaren 20an. Plazan batuko dira, 10:00etan. Erakusketa irekita izango den azken eguna da.
'Lilo, mi amigo cocodrilo' filma (AEB, 2022). Zuzendariak: Josh Gordon eta Will Speck. Iraupena: 106 minutu. Sarrera da lau euro.
Minimach animazioa film laburrak emango dituzte kultura etxean. Animaziozko eta 3D filmak izango dira, 2 eta 6 urte bitarteko umeendako.
Arratsalde pasa ederra, denetariko dantzak eginez: pasodobleak, rantxerak, balsak…
Azaroaren 20an, Garazi San Martinen umorezko bakarrizketa. Euskaraldiarekin lotuta Udalak antolatutako saioa da. Sarrera doan izango da.
Gloria de Piante Vicin piano jotzaileak kontzertua egingo du gaur, Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrenaren barruan. Sarrerak salgai Txokolateixan eta udal webgunean bost eurotan.
El Terral konpainiak Me quiere, no me hiere ikuskizuna eskainiko du. Lan horrek tratu txarretatik tratu onetara bidaiatzen du, modu batera edo bestera genero indarkeria bizi eta pairatzen duten hainbat pertsonaiaren bizitzan barrena ibilbidea eginez. Martxoaren 25aren bueltan antolatuta.
'El cuarto pasajero' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Alex de la Iglesia. Iraupena: 99 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.