Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Pello Añorgaren saioa, 4 urtetik gorakoendako. Aurrez eman behar da izena.
Naguib Mahfouz idazle egiptoarraren El callejón de los milagros liburuaren bueltan tertulia egingo dute, gazteleraz.
Arizmendiarrieta: etorkizunaren historia delako topaketa egingo dute. Iñaki Gabilondo kazetariak parte hartuko du. Euskadiko SER kateko lurralde zuzendaria Begoña Marañon izango da moderatzailea.
Arrizuriaga jauregian garatuko den kultura proiektuaren kudeaketan lantzeko batzar irekia.
Azaroaren 16an izango da, 18:00etan, kultura etxean. Proiektua azaldu eta herritarren zalantzak argituko dituzte.
Gaztainari aitortza egiteko eskultura inauguratuko dute Eltzia pareko berdegunean eta horren aurretik beste bi ekitaldi egingo dituzte gaztainaren bueltan: hilaren 19ko txangoa eta gaurko hitzaldia. Etorriko dira: Joseba Ibargurengoitia (Euskal Herriko hazien sarea) eta Beñat Itoiz (Euskal gaztain etxea)
Carlos Taibo idazleak egingo du berba, gazteleraz.
Elgetan energia berriztagarrien komunitatea sortzeko batzar irekia, Espaloian.
Agifesek psikologo Itxasne Gallastegik egingo du berba, MovemBergarak gonbidatuta.
Jon Delgadok egingo du berba, euskaraz, Arrasate bere biztanle erroldaren bitartez, bilakaera eta demografikoa eta soziala frankismoan delako gaiari buruz.
Zineklubean eta jatorrizko bertsioan. Sarrerak, hiru euro. Ostean, Alex Galvan zuzendariarekin solasaldia.
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.