Zapatuko egitaraua: 09:00 Kanpai errepikak eta etxafuegoak.12:00 Meza nagusia Aretxabaletako abesbatzak lagunduta. Ostean, kontzertua eskainiko dute.13:00 Bermut dantzien bitartean bingoa.17:00 Mus txapelketa.17:30 XIII. patata tortilla txapelketa.17:30 Umeendako jolasak eta puzgarriak.19:30 Tortilla txapelketako sari banaketa eta dastaketa.23:00 Dantzaldia AZ Gaubelak girotuta.Ohera joan aurretik txokolate beroa, barruak berotzeko.
Amaia Agoterekin, Arizmendi Ikastolak gonbidatuta. Izenak emateko: 943-77 20 25.
10:00etan, bigarren eskuko azoka, bitxigintza salmenta eta janari-dastatzea 12:00etan, dantza latinoen erakustaldia
'Naturaren erritmoetara elikadura, natura eta ongizatea uztartuz' izeneko saioa gaur Amaia Diaz de Monasterioguren eta Asun Aierbe nutrizionistekin. Eguneroko elikadura osasuntsu eta iraunkor baterako erremintak landuko dituzte. Izena eman behar da: 656 17 01 41 edo info@amaianutrizioa.com
Rakel Gamito arrasatearrak egingo du berba, Avesantes elkarteak gonbidatuta.
San Martinetako kintadia egingo dute gazteek, zapatuan, plazan. Bazkaria 14:30ean izango da. Ondoren pikea izango dute eta gauean Gantzagara igoko dira.
Zapatuan jokatuko dituzte finalak, guztira zazpi. Aramaioko bikote batek jokatuko du finala: infantil A mailan, Markel Beitiak eta Unax Gonzalezek.
Yaima Orozco-ren kontzertua gaur, Beratu musika jaialdiaren barruan. Eltzia tabernan. Doan.
Debalde, edukiera bete arte.
Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatuz, euskal folfklore digital eta formatu berrietan oinarritutako zuzenekoa. Proiektua osatzen dutenak dira: Ines Osinaga, Lorea Argarate, Olatz Salvador eta Itziar Garaluce. Beratu jaialdiaren barruan. Sarrera: 8 euro aurrez, 10 lehiatilan.
Gaztetxean kontzertuak 21:30ean hasitia. Batzen den dirua Bergarako gaztetxeko lapurretak eragindako kalteak konpontzeko izango dira. Ki.imak, Udazken eta Karena talde antzuolarrek emango dituzten kontzertuak.
Ostean, DJ Edozerren emanaldia egongo da. Sarrerak, bost euro.
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.