Izena-emateko mahaia, informazioa, arropa salmenta… Azaroaren 18an hasiko da 2023.urteko Euskaraldia eta prestaketa lanak ondo egiteko asmoarekin, Euskaraldiko gune ibiltaria Eskoriatzan izango da.
Gaur da azaroko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84. Bestalde, gaurko odol ateratzean 2021eko errekonozimendu ekitaldia egingo dute: 25 odol emate egindako bost emaile, 50 emate egindako emaile bat, 75 aldiz eman duten hiru emaile eta 100 aldiz eman duten bi emaile.
Gizonezko gero eta gehiagok feminismoaren aldarriekin bat egin eta parekidetasunerantz pausuak emateko beharra ikusten dute. Baina guzti honetan, gizonok ze paper jokatu behar dugu? Zer egin dezakegu parekidetasunerantz pausuak emateko? Desorekatua den jendarte honetan gizonezkook ze posiziotan gaude? Guzti honetan maskulinitate eredu batzuek ze paper jokatzen dute? Hasiera bateko lau saiotako prozesu honetan guzti honi helduko diote Oñatiko Emakumeen Jabetze Eskolak antolatuta. Euskaraz. Irakaslea: Joseba Gabilondo (Hiruki larroxa).Datak: urriak 28, azaroak 11 eta 18 eta abenduak 2 (ostiralak). Ordutegia: 17:00-20:30. Lekua: kultur etxeko atikoa. Iraupena: 14 ordu. Matrikula: 10 euro.
Jaiki elkarteak antolatuta eta Oskar Estanga gidari dela bi ordutako dantza saio librea izango da kiroldegian. Izena eman behar da aurretik: 688 81 96 65. Sarrera: langileek, 15 euro eta langabeek, 10 euro.
Iago magoak neska-mutikoendako saioa egingo du 18:00etan. 45 bat minutuko iraupena izango da. 20:00etan, berriz, kontzertua egingo du Unai Cantabranak. Bi ikuskizunak Ozkarbi elkartean izango dira. Ozkarbi elkartean.
3-7 urte arteko umeendako eta beraien familiendako lana, Kids&Us akademiaren eta Ibai-arteren eskutik.
San Martin egunez ospatuko dute Trikikalejira eskolaren eguna. 18:30ean elkartuko dira eta kalejira egingo dute; ondoren, plazan izango da emanaldia. Edatekoa eta jatekoa egongo da.
Paco Etxeberria forentseak Exhumando fosas, reuperando dignidades hitzaldia eskainiko du. Paco Etxeberria, Beasainen jaioa, munduko auzitegi-antropologo onenetakoa da. Txilek bere laguntza eskatu zion Víctor Jara kantautorearen, Salvador Allende presidente ohiaren eta Pablo Neruda poetaren gorpuzkiak aztertzeko. GALek eraildako Lasa eta Zabalaren gorpuak ere bere eskuetatik pasatu ziren. Hizlaria: Paco EtxeberriaHizkuntza: GaztelerazSarrera doan
Danbaka lehiaketaren hirugarren emanaldian honako taldeak izango dira oholtzan: • Aiert (Oñati). • Broken Legacy (Oñati). • Sukena (Oñati). • Balarrasa (Aramaio, Eskoriatza eta Atxondo).
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.