Aurreko edizioetako orientazio ikastaroari jarraipena eman, eta sakontze ikastaro labur bat proposatzen da. Mendian segurtasunez ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak gogoratuko ditugu lehenengo saioan, eta praktikara eraman, bigarren eta hirugarrenean, mendian autonomia osoz eta geure buruarekiko konfiantzaz gozatu ahal izateko. Oñatiko Emakumeen Jabetze Eskolaren barruan. Irakaslea: Patri Espinar. Euskaraz. Iraupena: 16 ordu. Matrikula: 10 euro. Datak eta ordutegia: Urriak 28, 17:00-20:30; azaroak 5, 9:30-18:00 eta azaroak 6, 9:30-13:30
Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako Euskaldiko batzordeak elkarrekin antolatutakoa ekintza da. Gatz bidetik paseoa Leintz Gatzagaraino eta han elkarrekin familia argazkia aterako da.
Hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira! Iraupena: 60 min. Nori zuzendua: Gazte eta helduak Sarrera: 5 € (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)
Ganbara abesbatzak eta Hots abesbatzak abestuko dute, Aita Madinaren heriotzaren 50. urteurrenaren barruan. Sarrera: bost euro.
Harkaitz Canoren testuan oinarrituta, pandemia eta Zaldibarko zabortegiko drama ditu ardatz. Ander Lipus, Maite Larburu eta Manex Fusch dira protagonistetako batzuk.
Zero En Conducta taldearen lana, Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen 26. Mostraren baitan.
Oñatiko Filatelia Elkarteak egindako erakusketa filatelikoa. Landu diren gaiak: trenak, loreak, Maila-art eta emakumeak. Urriaren 24tik azaroaren 6ra (Itxita: Urriaren 31n eta azaroaren 1ean). Egunero ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.