Elgetako ludotekan ate irekiak egingo dituzte hilaren 4an, 10ean eta 17an, 17:00etatik 19:00etara. Gaur, LH1 eta LH2ko neska-mutikoendako saioa izango da. Helburua da zerbitzua ezagutzera ematea.
Odei Astibia irakaslearekin. Izena emateko: sanbamaña@gmail.com.
Belen Urangak egingo du berba, Zubi bat euskaratik hitzaldi zikloaren baitan
Ozkarbi elkartean antolatuta futbolin txapelketa. 18:30ean, 12-16 urte bitartekoendako eta 19:30ean 16 urtetik gorakoendako. Izena egunean bertan eman beharko da. Prezioa da 4 euro. Sariak egongo dira.
Solobe Art Konpainiaren lana, Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen 26. Mostraren baitan. Sarrerak, zortzi euro.
Oñatiko Filatelia Elkarteak egindako erakusketa filatelikoa. Landu diren gaiak: trenak, loreak, Maila-art eta emakumeak. Urriaren 24tik azaroaren 6ra (Itxita: Urriaren 31n eta azaroaren 1ean). Egunero ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.
Argazki zaharrak eta bestelakoak ikusgai, hilaren 25era arte.