Makatzenarainoko joan-etorria egingo dute Gikaiko ikasleekin.
Gizarte politiketako diputatu Maite Peñaren hitzaldia, udaletxeko areto nagusian. Gaia: erresidentzien eredu berria eta etxeko laguntza. Antolatzailea: Elgetako EAJ.
EH Bilduk herri batzarra egingo du azaroaren 3an, 18:30ean Olarango 2. solairuan. Larraitz Ugarte legebiltzarkideak gidatuko du hitzaldia.
Deba ibaiaren eta haren adarren gaineko historia, gatzarekin izan duen lotura, nabigazioa, hirigintza eta uholde arriskua, industriaren eragina, aisialdia, fauna eta flora... Askotariko gaiak landu ditu Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimenak eta Goienak elkarlanean osatu duten ikus-entzunezkoak. Sarrera doan.
Behibi´s Teatroren lana, Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen 26. Mostraren baitan. Patricia Franco aktorea oholtza gainean.
'Un amor en Escocia' filma (Frantzia, 2020). Zuzendaritza: Bouli Lanners, Michelle Fairley eta Tim Mielants. Iraupena: 99 minutu. Jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Sarrera: bost euro.
Oñatiko Filatelia Elkarteak egindako erakusketa filatelikoa. Landu diren gaiak: trenak, loreak, Maila-art eta emakumeak. Urriaren 24tik azaroaren 6ra (Itxita: Urriaren 31n eta azaroaren 1ean). Egunero ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan.