Aramailur kontsumo taldea antolatuta sendabelarren tailerra egingo dute martitzenean, 17:30ean, Sastiñan. Garbiñe Larrea Iturraldek gidatuko du saioa; amaieran, parte hartzaileek tailerrean egindako ukendua eramango dute etxera.
Digital Democratic-eko eta Txikilinuz Xilabako kideek, Cecilia Bayok eta Eder Etxeberriak egingo dute berba, Bergarako Ehunduk gonbidatuta.
Natur Eskolak antolatutako Ibailagun astearen barruan, hitzaldia gaur kultura etxean: 'Oñatiko errekak hobetzeko plana eta tailerrak'. Hizlaria: Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoetako saila eta EHUko Joxerra Diez. Hamargarren jardunaldiak dira aurtengoak.
Oñatiko jai nagusien barruan egin den aire libreko margo lehiaketan egindako pinturen erakusketa dago zabalik irailaren 25etik urriaren 16ra. (Irailaren 29tik urriaren 3a eta urriaren 12an, itxita)