Alemaniako Oihan Beltza parajea ezagutzera doaz gaur Pake Leku erretiratuen elkarteko hainbat bazkide.
Pentsiodunen asteroko elkarretaratzea, pentsioen eroste ahalmena ziurtatzeko KPI errealaren araberako igoera aplikatzea, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta osasun eta asistentzia zerbitzu publikoak aldarrikatzeko, besteak beste. 2018ko urtarrilean hasi ziren Oñatiko pentsiodunak astelehenetan elkarretaratzeak egiten.
Herritarrak odola ematera gonbidatu dituzte. Horretarako autobusa etorriko da Durana kalera.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldia prestatzeko bilera irekia egingo dute urriaren 10ean, 18:30ean, udaletxean.
'Modelo 77' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Alberto Rodriguez. Iraupena: 125 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Oñatiko jai nagusien barruan egin den aire libreko margo lehiaketan egindako pinturen erakusketa dago zabalik irailaren 25etik urriaren 16ra. (Irailaren 29tik urriaren 3a eta urriaren 12an, itxita)