Garbigune ibiltaria azoka ondoan egongo da gaur.
Elgetako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, seigarren poligonoko sailen mugaketa lanekin hasiko da. Lurjabeen artean dauden zalantzak argitzeko informazio batzarra deitu dute. Bi batzar egingo dituzte, bata 11:00etan eta bestea 18:00etan. Biak Espaloia kafe antzokian.
Biolur elkartearen eta herriko ekoizleen eskutik, Agroekologia eta Elikaduraren Inguruko Jardunaldien baitan.
'Ninjababy' filma (Norvegia, 2021) zineklubean. Zuzendaria: Yngvild Flikke. Iraupena: 103 minutu.
Oñatiko jai nagusien barruan egin den aire libreko margo lehiaketan egindako pinturen erakusketa dago zabalik irailaren 25etik urriaren 16ra. (Irailaren 29tik urriaren 3a eta urriaren 12an, itxita)