Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Ikasturterako ekintzen berri emango dute.
Haur Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako umeendako.
Udala frontoiko teilatuan jartzen ari den instalazio fotovoltaikoa oinarri hartuta Elgetan komunitate energetiko bat sortzeko proiektuaren inguruko informazio batzarra.
Giza Eskubideen defendatzaile, aktibista eta idazle afganiarra den Nadia Ghulam-en eskutik hitzaldi autobiografikoa, EREI Elkartasunerako Elkarteak antolatuta. Nadia Ghulam Kabul-en (Afganistan) jaio zen 1985ean eta gerra zibil baten, gosearen eta erregimen talibanaren ondorioak bizi izan zituen. Hala ere, aurrera egin zuen bere buruargitasun eta kemenari esker, 10 urtez bere burua mutiltzat aurkeztuz, bere familia elikatzeko. GKE batekin egindako elkarlanari esker Kataluniara iritsi zen eta han bizi da duela urte batzuetatik.
Oñatiko jai nagusien barruan egin den aire libreko margo lehiaketan egindako pinturen erakusketa dago zabalik irailaren 25etik urriaren 16ra. (Irailaren 29tik urriaren 3a eta urriaren 12an, itxita)