Olakua auzoan egongo da gaur egun osoz garbigune ibiltaria.
Aste zapatistaren barruan antolatutako ekintza da. Kimu ileapaindegiko partean, mural parte-hartzailea egingo da Ibai Urretaren laguntzarekin. Ondoren, 18:30ean, piñatak egongo dira haurrentzat, Fernando Eskoriatza plazan.
Ekainaren 16an, AKEren historia eta ibilbidea jasotzen duen dokumentala eskainiko du klubak Torresoroan. Bi saioa eskainiko dira, lehena umeendako 17:00etan izango da, eta helduendako 18:30ean. Pasarte eta testigantza hunkigarriak jasotzen ditu dokumentalak. Ekainaren 18an, zapatuan, berriz, AKE Eguna ospatuko dute.
Gaia: Nola gorde gure haziak eta hazitegia egin. Elgetako baratze parkean. Elebitan. Antolatzaileak: Elgetako Udala, Ekogune eta KimuBat. Parte-hartze irekia.
Jose Mari Larramendik egingo du berba.
Haurrentzat piñatak jarriko dituzte plazan.
Etxekalte eta Habiren kontzertuak gaur, gaztetxearen 10. urteurrena dela eta antolatutako egitarauaren barruan. Bi taldeek elkarrekin grabatu dute Arimak Denboran izeneko single bikoitza.Ostegunetako pintxo-poteoaren erritmoari eusteko kontzertuak antolatu dira gaztetxean, larunbatean etorriko denaren ideia egiten joateko. Sarrera bost euro langileak eta hiru euro langabeak.