Gaur da ekaineko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Poesia errezitaldia egingo du gaur Itziar Ugarte oñatiarrak Mikele Landarekin, udal liburutegiak gonbidatuta.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.