09:00etan, Lehen Hezkuntzako ikasleen ginkana 10:30ean, Lehen Hezkuntzako ikasleen danborrada 17:15ean, txalaparta saioa 17:25ean, bertso saioa Ane Zuazubizkarrekin 17:45ean, Argitxori ongi etorria 18:00etan, mailekin jolasak Laia Bollon ikaslearekin 18:15ean, euskal dantzak 18:45ean, ikuskizunak, Arimazubi, Gazteluondo eta Santa Teresako Lehen Hezkuntzako ikasleekin 19:30ean, euskal daltzan 20:00etan, Serge bakarlariaren emanaldia
Gaur da ekaineko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Beheko kaleko jaietako barikua. 16:30ean, bizikleta lasterketa. VI. Mendi Kriteriuma. 17:30ean, ume eta gaztetxoendako entzierroa zezenekin. 18:30ean, disko festa AmaiaDJrekin. 20:30ean, Unai Cantabranaren kontzertua. 21:00etan, haur eta gaztetxoendako afari merienda. (Txartelak salgai Lolan. 6 euro). 21:30ean, auzo afaria. (Txartelak salgai Goikoetxe harategian. 16 euro). 23:00etan, erromeria Gauargi taldearekin. 00:00etan, Mojito jaia eta goizaldean sardiña lurperatzea.
Rotte XIII, Kaleko Urdangak, Streetwise, Azken Sustraiak, Dinamita, Unidad Alavesa, Pubic Enemy eta Barne Guda taldeak.
Emakume Txokoak ikasturte amaierako topaketa bat antolatu du ekainaren 10ean, arratsaldean, 18:30ean. Horrela, betiko ohiturari eutsiko diogu, pandemiak eten egin zuena, eta itxiera emango diogu ikastaroetan eta tailerretan egindako lanari, festa giroan. Animatu!
Poesia errezitaldia egingo du gaur Itziar Ugarte oñatiarrak Mikele Landarekin, udal liburutegiak gonbidatuta. Gu gabe ere. Biharamunean.
Leizarra musika eskolako konbo taldeen emanaldiak izango dira.
Ekaineko barikuak musika jaialdiaren barruan, zarzuela entzuteko aukera egongo da barikuan. Titania Konpainiak Château Margaux aurkeztuko du, Manuel Fernandez Caballeroren musikarekin.
Mendi astearen barruan kale erronkak egingo dituzte, nagusiei eta umeei zuzendutakoak.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.