Dantzastea ekimenaren baitan Basotxo erretiratuen elkartekoek areto dantzak eskainiko dituzte Mitarte kalean. Jaiki elkartekoek, ostera, Bat-bateko konposizioa kaleetan zehar.
Leizarra musika eskolan baxu-elektrikoa ikasten diharduten neska-mutikoek emanaldia eskainiko dute.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.