Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora. Ekainean ez da bilketa zerbitzurik eskainiko.
Alaiak erretiratuen elkarteko abesbatzaren emanaldia.
Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora.
Oñatiko Udalak eskaintzen duen Jabetze Eskolako egitarauan antolatutako tailerra: 'Plazera izango da, edo ez da izango'. "Sexualitate eredu androzentrikoa eta jaso dugun sexu-heziketa eskasa eta patriarkala dela-eta, emakumeontzat ez da erraza izan gure sexualitatea kontzienteki eta libreki ezagutzea eta horretaz gozatzea. Bada garaia gure plazera bilatzeko eta erdigunean jartzeko, eta gure sexualitatearen protagonista izateko". Irakaslea: Gisela Bianchi eta Aida De La Calle (euskaraz).
Garbiñe Larreak egingo du berba.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.