Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Maite Urzain erizainak egingo du berba, Arrasateko Nagusien Kontseiluak gonbidatuta.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako umeendako, Aidau haurren zerbitzuaren eskutik.
Gaztetxeko atean jarriko den egur zizelkatua lana denon artean landuko da. Landuko duten eskulangileekgidatuko dute saioa.
Perlik eta Koxkolok bidaia liluragarria proposatuko diete neska-mutikoei, musikaren eta dantzaren laguntzarekin. Aniztasunaren, berdintasunaren eta ekologiaren aldeko ipuin-musikatua da.
'Geuretik sortuak' proiektuaren barruan hamasei idazlek kontakizun bana egin dute herri ezberdinetan egindako egonaldietan bizitakotik. Horietako bat da Peru Calabaza Saban eta Oñatira dator gaur 'Xamurtasunaren historia Zaldibian' lanarekin.
65 urtetik gorako bazkideendako luntxa.
Tasio Erkizia Almandozek egingo du berba, Karkabatik Herria zikloaren baitan.
'Journey to Utopia' dokumentala (2020). Zuzendaria: Erlend Eirik Mo danimarkarra. Iraupena: 89 minutu. Gipuzkoako Aldundiko ingurumen saileko Gnat Zinema egitasmoaren barruan. Doan da. Ez da sarrerarik hartu behar, aforoa bete arte.