Michelin saria berri duen Haroko Nublo jatetxeko sukaldari Dani Lasak egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea
Hilaren 11n Aramaion lan istripua izan eta gero Gasteizko Santiago ospitalean hil zen langile oñatiarra gogoan, lan istripu gehiagorik ez gertatzeko eskatuko eta prekarietatea salatuko dute elkarretaratzean. ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitu dute.
Xalbadorpe elkarteak antolatuta podologo zerbitzua erretiratuendako. Kontsulta kultura etxean izango da. Beharrezkoa da aurrez txanda hartzea: 669 99 81 65 (Maite Elkoro). COVID-19a dela-eta derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa. Dinamizatzailea: Joxemari Iturralde. Lantegian ikasiko diren hainbat gai: Trikimailuak literaturaren munduan murgiltzeko, Nola irakurri testu bat, nola jakin literatura den ala ez, Nola hasi idazten gure lehen testuak, Nondik hasi, nola, zer kontatuz, Teknikak, generoak eta azpigeneroak, pertsonaiak, estiloak, ikuspuntuak, Eszena bat deskribatuz, Pertsonaia bat sortuz, Elkarrizketa bat eraikiz, Literatur liburu eta idazle ospetsuek emandako lezioak, Ariketa praktikoak, Literatura ikasbide bat da, bizitzeko modu bat
Zer da Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba? Nola funtzionatzen du? Zein abantaila eskaintzen ditu? Nola eman daiteke izena? Proiektuari buruzko xehetasun guztiak azaltzeko hitzaldi informatiboa eskainiko dute Leintz Gatzagan, herritarrei zuzenduta. Gainera, galderak egiteko aukera ere egongo da.
'El hombre del norte' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Robert Eggers. Iraupena: 136 minutu. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Larrain dantza Ferixa egunean –ekainaren 4a– egiteko dantza ikastaroa izango da frontoian. Maiatzaren 9an, 16an eta 23an. Maiatzaren 30ean, berriz, entsegu orokorra izango da.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.