Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea.
Kultura etxean elkartuko dira irakurle klub feministako kideak.
'Alcarrás' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Clara Simón. Iraupena 120 minutu. Berlingo zinemaldiko film onena. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Larrain dantza Ferixa egunean –ekainaren 4a– egiteko dantza ikastaroa izango da frontoian. Maiatzaren 9an, 16an eta 23an. Maiatzaren 30ean, berriz, entsegu orokorra izango da.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbati batu dituzte Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak, eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak. Ikusgai, maiatzaren 13ra arte.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.