Garazi tronpa ezagutzen. Ikastetxeendako kontzertu pedagogikoa. Seminarixoan, 09:30etik 12:30era. Entzun eta asmatu! Musika Eskolan, 14:00etan eta 17:45ean. Kantu ikasleen emanaldia. Seminarixoan, 18:30ean.Biolin, biola eta tropa ikasleen emanaldia, Mariaren Lagundiko elizan, 18:30ean.
Eskolako umeek eta Alaiak erretiratuen elkarteko abesbatzak egingo dute saioa.
Aramaixo Herri Eskolak antolatuta egingo dute, 14:30ean.
Elgetako Herri Eskolako irakasleek eta ikasleek Korrika Txikia egingo dute.
Gaur da apirileko odol ateratzea. Aurrez hartu beharko da ordua odola emateko eta horretarako bi modu daude: Donostiatik mezua jasotzen dutenek, egunean bertan deitu beharko dute zein ordutan joango diren esateko; gonbidapena jaso ez dutenek edo lehen aldiz eman gura dutenek deitu egin behar dute egunean bertan 08:30etik 13:30era bitartean telefono zenbaki honetara: 943 00 78 84.
Euskal Herriko itzuliaren tropela Elgetatik igaroko da, 17:00ak bueltan. Sei etapa ditu Itzuliak eta bosgarrena da Elgetatik igaroko dena; Zamudio-Mallabia etapa, hain zuzen ere. Elorriotik etorriko da tropela eta Karabietatik Eibar aldera egingo du.
Liburutegiak antolatuta Ipuinen Ordua ekimeneko saio berezia Liburuaren Eguna ospatzeko. 17:30-17:50, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:10-18:30, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:50-19:10, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Juan Izuzkiza egileak egingo du berba, Angiolillo Liburutegiak gonbidatuta.
Aiton amonen biografiak idatzi dituzte haurrek eta saridunek irakurketa egingo dute, beraien aiton-amonen eta publikoaren aurrean. Ondoren Jostailugilea, ipuin musikatua eskainiko dute Beheko Errota musika eskolako ikasleek.
Haurren poesiarekin jolasean ibiliko da Xabier Olaso, 3-6 urte artekoekin, Liburuaren Egunaren harira.
Lore more antzerki taldearen eskutik, Trapu zikinak antzezlana ikusteko aukera izango da egubakoitzean Torresoroan, 19:15ean. Sarrerak liburutegian edo online (5 euro). Antzezlana Guretik Sortuak ekimenetik jaioa da.
Idoia Asurmendi musika aramaioarra dator gaur gaztelekura bere taldearekin. Sarrera da zortzi euro. Korrika kulturalaren barruan sartzen den emanaldia.
Gaztetxeko urteurreneko ospakizunekin jarraitzeko, futbolin txapelketa antolatu dute gaur gauerako.
'La última película' filma, 'The Last Picture Show' (India, 2021). Valladolideko zinemaldian irabazlea. Zuzendaria: Pan Nalin. Iraupena: 118 minutu. Jatorrizko bertsio originalean. Sarrera da bost euro.
Gipuzkoako hiru txirlo bola jokoko 51. txapelketako tiraldia Elgetako bolatokian.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
Artista liburuen lehiaketa udal liburutegiak antolatuta. Publiko guztiendako.