10:00etan hasiko da mendi-martxa, Eskoriatza–Atxorrotx–Gatzaga–Eskoriatza. 11:30ean, talde argazkia Atxorrotxeko tontorrean. 14:00etan salda Gatzagan. 19:00etan, Mikel Etxabururen poesia errezitaldi musikatua izango da Zaldibar antzokian.
'Ipar Nafarroako dantzak' emanaldia egingo dute.
'Peter rabbit 2: a la fuga' animaziozko filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Will Gluc. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da lau euro.
Hasiberrien abesbatza, pianoa eta perkusioa, 17:30ean eta 18:30ean.
Apirilaren 9an Berriozarren antolatu diren Jardunaldi Nazionalen aurkezpena egingo du GKS-khitzaldi baten bidez. Ondoren Malen Perez de Arenaza oñatiarrak kontzertua eskainiko du,pintxoak ere egongo dira.
Dolua gaitzat hartuta antzerkia eta dantza fusionatzen duen Eresia ikuskizuna sortu dute Belen Cruz, Oier Zuñiga eta Eneko Gil aktoreek, Geuretik sortuak bekari esker. Proiektu horren baitan ekarriko dute Oñatira.
Balkanetako Ivor Martinic antzerkigileak idatzitako Semea pixka bat motelago dabil soilik lanaren moldaketa da, familia baten istorioa kontatzen duena. Tanttaka taldearena.
Tanttakaren lana. sarrerak, hamar euro.
'Código emperador' filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Jorge Coira. Iraupena: 105 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
TAZOLTÉOTL, PLAZERAREN ETA PASIOAREN JAINKOSARURRU MIPANOCHIA ARTISTA MEXIKARRAREN ERAKUSKETAMARTXOAREN 31TIK APIRILAREN 7RA
Artista liburuen lehiaketa udal liburutegiak antolatuta. Publiko guztiendako.