Udal liburutegiak antolatuta artista liburuak egiteko sormen tailerra familiendako. LH1, LH2 eta LH3 mailetako ikasleendako. Laguntzaile batekin bertaratzeko gomendatu dute. Doan. Beharrezkoa da aurrez izena ematea hemen.
Urteko ohiko batzar nagusia egingo dute gaur Pake Leku erretiratuen elkarteko bazkideek.
Korrikako arropa salmenta egingo da.
Herriko gaztetxoek Korrika txikia egingo dute. 18:00etan hasita, Gatz museotik irtengo dira eta plazara arteko bidea egingo dute. Ibilbidea amaitzen dutenean, txokolatada izango da bertaratzen direnentzat.
Udal liburutegiak antolatuta artista liburuak egiteko sormen tailerra familiendako. LH4, LH5 eta LH6 mailetako ikasleendako. Laguntzaile batekin bertaratuz gero dibertigarriagoa izango dela azaldu dute. Doan. Beharrezkoa da aurrez izena ematea hemen.
Moises Azpiazu dantza taldearekin, Korrika Kulturalaren baitan.
Arabako bertsolari txapelketarako entrenamendu saioak egingo dituzte Aramaioko bertsolariek. Saioan parte hartuko dute: Paula Amilburu, Xabi Igoa, Aitor Esteban eta Asier Galarza Muxi.
Udalbiltzaren Geuretik sortuak ekimenaren baitan, Sexberdinak antzezlana estreinatuko dute Antzuolan martxoaren 25ean, egubakoitza, Torresoroan, 19:15ean. Sarrerak agortuta daude.
Mikel Zamora aretxabaletarrak lehen diskoa aurkeztuko du herrikideen aurrean: Mikel Zamora PR. Indie ukituak dituen pop-rock estiloko disko intimo eta pertsonala da.
'Batman' filma (AEB, 2022). Zuzendaria: Matt Reeves. Iraupena: 175 minutu. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Gaurtik, martxoaren 27ra arte.
Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.