Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Udal liburutegiak antolatuta ipuin kontaketa tailerreko azken saioa egingo du Amaia Elizagoien kontalariak. 18:00etatik aurrera izango da. Ordutegi horretan liburutegiko zerbitzua mugatua izango da.
Korrika batzordearen bilera irekia kultura etxeko erakusketa gelan.
Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren barruan Ifigenea Kakridonik familiendako saioa egingo du, gazteleraz.
Hotz Oñatik antolatuta, 'Aita Mari' dokumentalaren emanaldia. Javi Julio donostiarrak kontatzen du Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) izeneko GKEak atunontzi zahar bat erreskate-ontzi bihurtu duela, eta Mediterraneoko urak zeharkatzeko eta itsasontzi prekarioetan gatazka-lekuetatik ihes egiten duten 80 pertsonari laguntzeko baimena lortu arte izandako arazo burokratikoak kontatzen ditu. Hotz Oñatiren kontzientziazio kanpainaren barruan: 'Izan gaitezen babesleku; bide seguru eta legalak orain'. Sarrera da: euro bat.
Ikerbasqueko Maria Jose Iriartek egingo du berba.
Bilboko LGTBI zinema eta arte eszenikoen jaialdiko sei film labur. Sarrerak, hiru euro.
Korrika Kulturalaren baitan.
Euskarazko film laburren XIX. zirkuituko lanak ikusgai.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Gaurtik, martxoaren 27ra arte.
Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.