Batuko den plastiko mota da: Siloa estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Belar boletan erabiltzen den plastikoa. Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastikoa. Negutegiak estaltzeko plastikoa. Arratsaldez utzi behar da plastikoa, finkatutako lekuetan, beste nonbait nahi bada aurretik deitu behar da adosteko. Bilketa lekuren bat aldatu gura izanez gero deitu egin behar da: 943 76 2 547 telefonora.

Tailerrean generozko komunikazio-estiloei buruz hausnartuko dute eta asertibitatez komunikatzeko tresna berriak erabiltzen ikasiko. Irakaslea: Pepa Bojó. Iraupena: 20 ordu, urtarrilaren 18tik martxoaren 29ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
Oñatiko Natur Eskolako hezitzaileak eta Iñaki Aizpuruk egingo dute berba, Kukubaso elkarteak gonbidatuta.
Sendabelarrek dakitena liburua kaleratu du Garbiñe Larrea naturopatak.Liburu honetan, 45 sendabelarren propietateak ezagutzeko eta osasunaren mesedetan erabiltzeko informazio zehatza aurkitzen da.
Bertol Arrieta idazle zarauztarrak Geuretik Sortuak programaren baitan idatzitako nobela aurkeztuko du udal liburutegian. Sarrera doan da.
Ekitaldian egongo da Iban del Campo zinemagile arrasatearra ere, aurtengo Laburbiran sartu den Serendipia bere azken lana aurkezten eta ikus-entzuleekin solasaldia egiteko.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Gaurtik, martxoaren 27ra arte.
Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.