Haurraren loa. Bere funtzioak eta ongizatearekiko lotura hitzaldia antolatu du Kukumiku guraso elkarteak eta Nahia Alkortak gidatuko du. Debalde da baina aurretik eman behar da izena honako helbidera idatzita: kukumikuelkartea@gmail.com.
Tailerrean generozko komunikazio-estiloei buruz hausnartuko dute eta asertibitatez komunikatzeko tresna berriak erabiltzen ikasiko. Irakaslea: Pepa Bojó. Iraupena: 20 ordu, urtarrilaren 18tik martxoaren 29ra. Prezioa: 20 euro. Jabetze Eskolaren barruan.
+55 elkartegiak programaren barruan Ana Mendia abokatuak Oinordetza eta testamentua hitzaldia eskainiko du. 18:00etan izango da, kultura etxean.
2021eko balantzea eta 2022ko plangintza aurkeztuko dituzte, besteak beste.
Hotz Oñatik antolatuta, Unax Blanco-ren 'Bigarren bidaia' ikus-entzunezkoa. Emanaldiaren ondoren, zuzendaria bera eta dokumentalean parte hartzen dutenetako bat izango dira, solasaldirako. Hotz Oñatiren kontzientziazio kanpainaren barruan: 'Izan gaitezen babesleku; bide seguru eta legalak orain'.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Gaurtik, martxoaren 27ra arte.
Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.
Antzuolako udalak eta Bideberri mankomunitateak antolatuta, zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa eskainiko da. Martxoaren 23tik maiatzaren 25era bitartean eskainiko da Olaranen, eguaztenetan 17:15etik 18:45era bitartean. Izena emateko azken eguna martxoaren 21a da eta udaletxean eman behar da; plazak mugatuak dira (kontu korronte zenbakia eraman).