Bazkaririk ez dute antolatuko, baina 24 kilometroko mendi ibilbidea 08:00etan abiatuko da, kiroldegitik.
Arrola azpian Gentilaitzen egingo dute landaketa. 50 + 1 (51) zuhaitz landatuko dituzte (pagoak, haritzak eta gaztainondoak). Irteera plazatik, 09:00etan.
Zuhaitz landaketa egingo dute Aloñako magalean Aloinako Lagunak taldekoekin batera, Natur Eskolak antolatutako ingurumen jardunaldien barruan.
Euskal Herriko XIII. Mus txapelketako lehenengo kanporaketa. Inkernu tabernan, martxoaren 13an, 16:00etan.
'Ainbo: Amazoniako gerraria' animaziozko filma (Peru). Zuzendariak: Jose Zelada eta Richard Claus. Iraupena: 84 minutu. Sarrera da lau euro.
Hip hop-aren hastapen tailerra da. Martxoaren 13an eta 20am egingo dena. Dantza eta ariketa fisikoa uztartzen ditu ikastaroak, eta arropa erosoa ekartzea komeni da Adina: 8-12 urte bitartekoentzako. Prezioa: 10 €. Izen-ematea: Kiroldegian eta H@ZIn (Udaleko harrera zerbitzua) Otsailaren 28tik martxoaren 10era bitartean.
0-8 urte arteko haurrendako eta euren familiendako txokoa, aisialdiaz eta jolasaz gozatzeko.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, Papicha, Sueños de libertad filma izango da domekan ikusgai, 18:00etan Torresoroan. Sarrera 3 eurokoa da. Pelikula Aljeriako 90eko hamarkadan dago girotua. Aljeriako gerra zibileko gertaera tragikoek bizitza normala izatea galaraziko diote estilista izan nahi duen 18 urteko ikasle Nedjmari.
Ibai Trebiño egileak parte hartuko du. Ostean, solasaldia.
Bilboko Mendi Film Festival-eko laburmetraiak eskainiko dira.
'Trapu Zikinak' antzezlana, Lore More Antzerki Taldearen eskutik. Garbitokien inguruan sortutako pieza aurkeztuko dute Maialen Diaz Urriza, Mikele Urroz eta Laura Villanueva aktoreek.
Debalde, edukiera bete arte.
'Licorice pizza' filma (AEB, 2021). Zuzendaria: Paul Thomas Anderson. Iraupena: 133 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Gaurtik, martxoaren 27ra arte.
Orixolek antolatuta eski irteera egingo dute martxoaren 11tik 13ra. Bazkideek 140 euro ordaindu beharko dute eta ez bazkideek 150 euro. Otsailaren 9a baino lehen eman beharko da izena orixolme@hotmail.com helbidera idatzita.